jueves, 21 de junio de 2012

Historiako gertaerak on PhotoPeach

Historiako gertaerak on PhotoPeach

Michael Jackson

Ezin nuen kurtsoa amaitu, Michael Jackson, pop-aren erregeari buruz hitz egin gabe.

Nire abeslari gogokoena dela esaten hasiko naiz, baina ez da hori hari buruz hitz egiteko arrazoi bakarra.

Txikitatik egon izan zen musikaren munduan, bere anaiekin batera "The Jackson's 5" taldea osatu zuen. Gero bera bakarrik hasi zen lanean musikaren munduan, eta Poparen erregea deitzen hasi ziren. Arazoak beranduago hasi ziren ospearekin batera. Pentsatzen dut badakizuela zertaz hari naizen.

Nik ez dut uste gauzak jendeak esaten zuen bezala gertatu zirenik, egia da ez naizela egon berarekin gauzen egia jakiteko, baina ez naiz bakarra izan, jende askok esaten dituelako gauzak ezer jakin gabe.

Zoritxarrez, jada ez dago gurekin gauzak bere lekuan jartzeko, beraz gure esku dago bere izena garbi ustea, abeslari onena zelako.

Bere bizitzari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, sartu zaitezte ondorengo helbidean.
Besarkada handi bat.

jueves, 10 de mayo de 2012

Lehen gizona Ilargian eta lehen gizakia espazioan.

Nire aurreko sarreran, Laikari buruz egon nintzen hitz egiten. Eta oraingoan, pentsatu dut Ilargian egon zen lehen gizonari buruz hitz egitea, baita espazioan egon zen lehen gizakiari buruz ere.


1969ko uztailaren 21ean Neil Alden Amstrong Estatu Batuarra Ilargira iritsi zen. NASAko astronauta izan zen, eta Apolo 11.an iritsi zen Ilargira.
Egun horretan, 2:56:20etan, Neil Armstrongek Ilargia zapaldu eta hain famatua den esaldi hau esan zuen: "That's one small step for man, one giant leap for mankind", hau da: “Es un pequeño paso para un hombre, pero un gran salto para la humanidad”.


Nire hurrengo pertsonaia Yuri Gagarin da. Espaziora bidali zuten lehen gizakia, hain zuzen ere. Sovietarra zen eta 1961ko apirilaren 12an espaziora bidali zuten, Vostok 1 izeneko ontzian. Eta honek, beste esaldi bat esan zuen, ez Amstrongena bezain famatua, baina entzuna ere bai: «Pobladores del mundo, salvaguardemos esta belleza, no la destruyamos».





viernes, 4 de mayo de 2012

Laika, lehen txakur astronauta



Ez dakit istorioa ezagutuko duzuen ala ez, baina videoan esaten dudan bezala, Laika izan zen espaziora bidali zuten lehen biziduna. Zoritxarrez, ez zuen bizirik iraun, eta iritsi eta minutu gutxi batzuk geroago hil egin zen.
Hori bai, historian pauso handia eman da txakur honek egin zuen bidaiari esker!

jueves, 26 de abril de 2012

3.1. Eginkizuna, "Tituloa".

4B- Maiatzak 3-rako prestatuta ekarri behar dut eta hemen grabatuko dugu.
1) Aurkezpena ( Zeru buruz da podcasa?)
Non aurkitu dut informazioa? Helbide elektronikoa: .... edo beste iturburu bat:....
2) Podcast:
"hemen ipini HTML-ko kodea"
3)Oharrak (arazoak...)

viernes, 20 de abril de 2012

3. Eginkizuna. podcast adibidea

1)DivShare audioko fitxategia (MP3)
2)Hau da hiperbinkulua
3)Hemen dago txertatuta




http://www.divshare.com/download/17443501-316

2.1. Eginkizuna -(youtubeko bideoa)- Dinosauroen desagerpena

Dinosauroen desagerpena

1) Bideoaren hiperbinkuloa
2) Bideoa txertatuta (embed)

Hona hemen dinosauroen desagerpenaren teoria nagusia.
Jakingo duzuenez, duela milioika urte dinosauroak gure planetan bizi ziren. Teoria asko daude desagerpen horren jatorriaren arabera. Teoria nagusia bideoan azaltzen dena da, hauxe gertatu zen: Asteroide batek lurraren kontra talka egin zuen eta talka horren ondorioak latzak izan ziren. Azkenean, iluntasunak eta euria garatzak landareen hazkuntza mugatu zuen eta horregatik dinosauro haragijale eta belarjale guztiak desagertu egin ziren, izaki deskonposatzaileak bakarrik bizirik utziz.
Teoria hau da jarraitzaile gehien dituen teoria asteroidea erori zen lekuan, Yucatan penintsulan, Mexikon,  kraterra oraindik dagoelako.